Turismoa
Aiarako Kuadrillaren eta berori osatzen duten udalerrien turismo-sustapena Aiaratur-en bidez egiten da.
Aiaratur irabazi asmorik gabeko turismo elkarte publiko-pribatua da eta honako udal hauek osatzen dute: Artziniega, Aiara, Amurrio, Laudio, Urduña eta Orozko. Aiaratur-en parte hartzen dute aipaturiko udaletako ordezkariek eta horiek hartzen duten esparru geografikoko hainbat entitate pribatuk: Aiaran landa-ostatuen elkartea, eta udalerri batzuetako merkatari elkarteak: Laudioko APILL, Urduñako ACCOR eta Amurrioko APYMCA. Aiaratur irekita dago aipaturiko entitateetan integraturik ez dauden bazkide berrien parte hartzera.
Aiaratur-en egoitza Aiarako Kuadrillarenean dago eta ente instituzional horrekin hitzarmen bidezko elkarlanean jarduten du turismo arloko helburu komunak lortze aldera.
Bere helburua da, era bateratuan eta euskal erakundeen babesean jardunez , udalerri horietan guztietan turismoa berrindartu eta sustatzea. Horretarako, gaur egun turismo eta aisia arloan dauden eskaera-joerak kontuan hartuta, turismoa garatzeko sustapen-ekintzak eta azterketak kudeatzen ditu.
Aiaratur-ek web berria jarri du abian, www.aiaraldea.org, Interneteko azken aurrerapenak dituen tresna horrek turistari informazioa gertuagotik eta modu ikusgarri eta interaktiboagoan emango dio.
Informazio gehiago
» Eskualdeko turismo bulegoa (Laudio)
Tel/faxa 944 03 49 30
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
» Amurrioko turismo bulegoa
Tel: 945 39 37 04
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
» Artziniegako turismo bulegoa
Tel. /faxa: 945 39 61 56
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
» Aiarako turismo bulegoa (Kexaa)
Tel. 945 399 414
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
» Urduñako turismo bulegoa
Tel/Faxa 945 384 384
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
» Orozkoko turismo bulegoa
Tel. 946 339 823
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu




