Kultura
ARLOAREN HELBURU ETA FUNTZIOAK
Lehentasunezko helburua Aiaraldeko biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da, horretarako hainbat arlotan eraginez (gizartea eta kultura, ongizatea, aisialdia eta kirola), bai modu mankomunatuan jardunda – Kuadrilla mailan – eta bai zerbitzu propiorik ez duten 3 udalerrientzat jardunda (Aiara, Artziniega eta Okondo).
Aiarako Kuadrillaren partaide diren Laudio eta Amurrioko udalek funtzio hauek guztiak kudeatzeko nork bere arlo propioak dituenez, Kuadrillaren zerbitzua udal hauekiko eta dagokien udalerrietako gizarte-sareekiko elkarlan iraunkor gisa planteatzen da.
Bere ardurapeko udaletan, kultura, kirol eta aisialdi arloetako programazioa antolatu, sustatu eta teknikoki kudeatzea, baita Aiarako Kuadrilla osatzen duten bost udalen arteko aktibitate mankomunatuetan ere.
URTEKO AKTIBITATE MANKOMUNATUAK
-
Irteera soziokulturalak urte osoan
Talde-aktibitate eta aktibitate mankomunatu gehiago garatzeko lanean ari gara. Horien berri izango duzue udaletako edo/eta eskualdeko komunikabideen bidez.
KONTAKTUA:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Elespide 2, 01476 Respaldiza
T. 945 399122




