Kokapena eta historia 
Aiarako Kuadrilla Arabako ipar-mendebaldean kokatzen da, Bizkaiarekin eta Burgosko probintziarekin muga eginez. 328,12 kilometro karratuko azalera eta 34.100 biztanle inguru ditu Aiarako Eskualdeak, eta zatirik handiena, Nerbioi Ibaiaren goialdean kokatzen da.
Bost udalerritan bildutako 33 kontzejuk osatzen dute:
- Amurriok, kontzeju ditu: Aloria, Artomaña, Baranbio, Larrinbe, Lekamaña, Lezama, Saratxo eta Tertanga.
- Aiarak 24 herri batzen ditu 23 kontzejutan: Agiñaga, Añes, Costera/Opellora, Etxegoien, Erbi, Izoria, Lejarzo/Lexartzu, Luxo/Lujo, Luiaondo, Llanteno, Madaria, Maroño, Menagarai-Beotegi, Menoio, Murga, Ozeka, Olabezar, Quejana/Kexaa, Arespalditza/Respaldiza, Retes Llanteno, Salmanton, Soxo/Sojo eta Zuaza/Zuhatza.
- Artziniega
- Laudio
- Okondo
Garai batean Aiarako Herrialdea Bizkaia eta Arabatik administratiboki bereizitako ingurunea zen. Ondorioz, Gaztelako Koroaren beste probintzia bat bailitzan jokatuko zen garai hartan. Horrela mantendu zen 1842an Arabako lurraldean erabat txertaturik geratu zen arte.
Egungo Aiarako Kuadrilla, foru jatorrizko tokiko erakunde berri legez, 1990eko apirilaren 3an eratu zen formalki.




