Arabako Kuadrillak

Arabako lurralde historikoa Kuadrilla edo Eskualde izenez ezagutzen diren udal mailaz gaindiko administrazio-erakundeen bitartez egituratzen da. Probintzia barneko egituraketa honen jatorria XVI.mendean dago, nahiz eta gaur egungoa 1983koa den eta 1989ko Foru-Arau batek behin betiko berretsi zuen
Kuadrillen zeregin nagusia, bere bizilagunen beharrizanei erantzun eta horiek behar bezala kudeatzea da, batez ere, euren kokapenagatik batzuetan udaletako zerbitzu oro ailegatzen ez den baserri eta nekazal guneetan. Eskualde edo Kuadrillak parte hartze eta kontsulta organoak dira, eta baita ere udalerri eta Batzar Nagusi zein Arabako Foru Aldundiaren arteko harremanetarako tresna
Arabako lurraldeak zazpi Kuadrilla ditu: Añanako Kuadrilla, Aiarako Kuadrilla, Kanpezuko Kuadrilla, Arabar Errioxako Kuadrilla, Aguraingo Kuadrilla, Gasteizko Kuadrilla (Gasteizko Udalaren berbera) eta Zuiako Kuadrilla




