cuadrilla de ayala escudo

hasieramapa webkokapenaprofila

Tokiko Agenda 21

 

Tokiko Agenda 21ek udalerriko hainbat ordezkariren parte hartze eta lankidetzaren bitartez adostutako erabakietatik sortutako udal mailako plan estrategikoa zehaztea dakar. Plan hori,  udalerriaren ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetako politikak irizpide iraunkorrekin integratzean oinarritzen da.


Loteslea ez den kudeaketa-tresna hori “XXI. Mendeko Garapen Jasangarrirako Programa Globala” izenekotik sortu da (21 Programa ere esaten zaio), eta 1992ko ekainean Rio de Janeiron egin zen Ingurumen eta Garapen Jasangarriaren Nazio Batuen Konferentzian kokatu behar da. Programa honen helburua ingurumen politika era egituratuan garatzeko oinarriak jartzea da, tokiko entitateek programatu eta sustatuko luketen politika.


21 Programak bere 28. atalean tokian tokiko agintariei nork bere Tokiko Agenda 21 garatzeko deia egiten die, udalerriko herritar, gizarte-erakunde eta enpresekin elkarrizketan hasiz , Tokiko Agenda 21 garatu ahal izateko adostasun baten bila.


Tokiko Agenda 21 prozesuaren oinarri teorikoa tokiko jasangarritasunaren printzipioa da, ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetako jasangarritasunen arteko orekaren emaitza.


Tokiko Agenda 21ek tokian tokiko hiritarren bizi-kalitatearen hobekuntza iraunkorra ahalbidetuko lukeen udal-oreka luke helburu. Era berean, tokiko agintariak ingurumen arazo larriei aurre egiteko tresna zabalduena eta onartuena da  “modu globalean pentsatu eta tokian tokitik jardun”-ez. Azkenik, giza-ingurumenaren garapen jasangarriaz ari gara, izan ere, hiriak dira planetako jasanezintasun handienetakoa duten guneak.

 

Zedarri Historiko Garrantzitsuenak

  • 1972 Stockholmeko Konferentzia
  • 1987  Brundtland Txostena
  • 1992 Nazio Batuen Konferentzia Ingurumenari eta Garapenari buruz (Lurraren Gailurra)
  • 1992 Ingurumen arloko EBren V Ekintza programa "Garapen jasangarri baterantz"
  • 1994 Europako Hiri jasangarrien Lehenengo Konferentzia. Aalborg (Danimarka)
  • 2001 Europar Batasunaren Estrategia garapen jasangarrirako “Garapen jasangarria Europan mundu hobea helburu”
  • 2002 Rio +10 Mundu-Konferentzia. II Lurraren Gailurra. Johannesbourg-Hegoafrika
  • Aalborg Gutuna
  • Aalborg+10 Gutuna


Aalborg+10 Gutuna
Hiri eta Herri Jasangarrien IV Konferentzia Aalborg-en egin zen (Danimarka), 2004ko ekainaren 9 eta 11 artean, hain zuzen ere, hiri berean 10 urte lehenago Hiri eta Herri Jasangarrien Gutuna (Aalborgeko Gutuna) berretsi ondoren. 2004an 1000 hautetsi baino gehiago, teknikari adituak, ONGak eta 45 estatu baino gehiagoko tokiko ordezkariak Aalborg+10 Konferentzian batu ziren, eta hor sortu ziren Aalborg Konpromisoak.

Konpromiso horiek Aalborgeko Gutunaren markoan aurrera emandako urratsa dira, izan ere, 10 konpromiso gisa biltzen dira Europako udalerriek jasangarritasunez aritzeko afrontatu beharreko erronkak. Hamar konpromiso horiek 10 arlo tematikotakoak dira (Gobernu Moduetatik hasi eta Hirigintzaren Planifikazio eta Diseinura, tartean Ohiko Baliabide Naturalak edo Kontsumoa eta Bizimodu Arduratsuak bezalako arloak daudelarik

 

AIARALDEKO TOKIKO AGENDA 21

Tokiko Agenda 21 udalerriaren eta udalerriarentzako proiektua da, horregatik eskualdeko 5 udalerrietako bakoitzak bere ekintza plana 21 du. Garrantzitsua da udalen papera azpimarratzea, beraiek baitira udalerri eta hiritar mailako estrategiaren inplantazioa bultzatzeaz arduratuko diren kudeaketa-organoak, eta estrategia hori izango da nork bere Tokiko Ekintza Plana zehaztu eta modu praktikoan garatzeko oinarria.

 

  • Aalborg+10 Konpromisoak
  • Tokiko ekintza plana 21

AYALA : DOC.
ARTZINIEGA ( SIN DOC, ADJUNTO)
OKONDO

  • FOROAK