cuadrilla de ayala escudo

hasieramapa webkokapenaprofila

Bilketarako zerbitzuak

Aiarako Kuadrillak ematen duen zerbitzuak, Araba lurralde historikoko hiri hondakinak kudeatzeko 2006-2016 planak eta EAE-n Hiri Hondakinak kudeatzeko esparru-planifikaziorako azaltzen dituzten helburu eta jarraibideei heltzen dio.

ZABARRONTZIAK

Gure herritarrek, zaborrontziak beti egoera onenetan aurki ditzaten, bilketa, manteinu eta garbiketa programa batzuen bitartez kudeatzen ditugu. Honela, betetze maila kontrolatzen dugun bitartean, herritarrak beti aurkitzen du horietan zaborra sartzeko aukera.

Errefusa den hondakinaren bilketa zein birziklagarriak diren gainontzeko hiri-hondakinen bilketa oro har, honako zaborrontzien bidez egiten da

 

  BAI
NOLA
EZ

contenedor azul

PAPERA ETA KARTOIA

Publizitatea, liburuxkak, egunkariak, aldizkariak, kartoizko kutxak, etab.

Kartoia tolestuta utzi behar da beti. Kartoiek eta paperak ezin da grapak eta antzerako elementu metalikoekin utzi.

Aluminiozko papera, zikindutako papera, faxetako paper termikoa, pardelak.

contenedor verde

BEIRA


Botilak, tarruak eta beirazkoak diren ontziak oro har

Huztik eta inoiz ez estalki, kortxo edota tapoiarekin

Ispiluak, bonbilak, fluoreszenteak, leihoetako kristalak.

contenedor amarillo

ONTZIAK

Plastikozko ontziak: garbikariak, lehungarriak, lixiak, edariak, plastikozko poltsak, yogourtak.

Metalezko ontziak: edarietako latak, kontserbak, lakak.

Brick motako ontziak: esnea, zukuak.

Ontziak garbi eta hutsik utzi behar dira. Zoborrontzian sartu aurretik, aldez aurretik tolestu behar dira ez sartu ontziak bata bestearen barruan. Sartu ontziak poltsa itxian. Tapoia ontziari kenduta sartu.

Ontziak ez diren plastikoak: bideo eta musika zintak, hortzetako eskuilak, orraziak, jostailuak, pertsianak, hodiak.

Ontziak ez diren metalikoak: lapiko eta sartaiak, elektrotresna txikiak,

Paper eta beirazko ontziak

contenedor gris

EHUNAK

Arropa eta hauen osagarriak:zapatak, poltsak, gerrikoak

Poltsa itxian uzti beti zaborrontziaren barruan.

Egoera onean ez dauden ehunak eta textilak ez diren hondakinak oro har

contenedor naranjacontendor pistacho

OLIOAK

Erabilitako sukaldeko olioa

Plastikozko botiletan sartuta, olioa aldez aurretik hoztu eta gero.

Industrial aedo kotxeetako olioa. Bilketa sistemarekin bateragarria ez den ontzian sartuta

 

Errefusaren bilketarako ordutegia ez dago itxita para arrastiko 19.00etatik aurrera egitea iradokitzen da. Hondakinak poltsa itxian eta zaborrontziaren barruan utzi behar dira beti.

 

BILKETA EGUNAK

bilketa egunak

Ikus herri txikietako panel informatiboak:

· Artziniegako panel informatiboa (528kb)

· Aiarako panel informatiboa (537kb)

· Okondoko panel informatiboa (569kb)