cuadrilla de ayala escudo

hasieramapa webkokapenaprofila

Hiri hondakinen Kudeaketarako zerbitzu erkidegoak

Zerbitzu erkidegoen prestazioak 2006tik ari dira lanean Laudio, Aiara, Artziniega eta Okondon.

Edukiontzien zabor bilketa, eskualdeko garbigunearen kudeaketa eta Trasferentzien Guneaz arduratzen da zerbitzua. Zeregin hauetarako eragin eremua handitu egiten da eskualdean. Kasu hauetan, zerbitzu honetan batzen dira Amurrio, Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga ere.

Aiarako Kuadrillaren biztanle bakoitzak 305,13 kilo zabor pilatzen du urtero. Etxe bakoitzean pilatzen dena  kontuan izanik, hiri hondakinen %24,74 birziklatu egiten da bilketaren ostean. Gainontzekoa ordea, Gasteizko Gardelegi Zabortegira eramaten da.

Zabor kopurua gaurko jendarteko ohiturei jarraiki eta kontsumo ohituren ondorioz jasotzen dena da. Aiara eskualdean ere, gainontzeko jendarte garatuetan ematen den kopuru beretsua dugu.