Aiaraldeko Mugikortasun Iraunkorrerako Eskualde Planaren azterketa amaitu da, eta horren laburpena atxiki da hemen.
Gaur egun, diagnostiko hori oinarritzat hartuta, eskualdeko mugigarritasuna hobetzeko hartu beharreko neurri zehatzak idazten ari da planaren erredakzio-taldea. Helburua proposatutako neurriak irailean udaletako teknikari eta politikoekin nahiz herritarrekin, oro har, lantzea da, guztien artean eskualdean mugikortasun iraunkorra lortzeko neurriak ezartze aldera.
Diagnostikoa oinarritzat hartuta, proposamenen erredakzio-aldian gaude, eta tartean dagoen ahal beste jenderi helarazi nahi zaio diagnostikoaren laburpena era guztietako ekarpenak jasotzeko, izan diagnostikoari buruzkoak, izan proposamen zehatzak. Horretarako, eskerrak ematen dizkizuegu ekarpenak egiteagatik. Horiek honako helbide elektroniko honetara idatzita bidal ditzakezue: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu




