Autoa partekatu
Zerbitzu hau kotxea konpartitu nahi duenak erabiltzeko da. Lanera joateko, ikastetxe edo unibertsitatera bidaiak edota edozein joan etorrirako plana antolatzeko topagunea da honakoa. Hiritarren artean tokialdatzeak eta joan etorriak errazteko baliabidea da txoko hau, gastuak eta denbora modu atseginagoan egiteko bidea. Mugikortasunaren jasangarritasun irizpideei lotzen zaioen ekimen zehatza da autoa partekatzeko gunea. Kutsadura murriztu eta norbanakoen autoen energia kontsumoa gutxitzen laguntzen du, baita espazio publikoen erabileran ere.




