Aiarako Kuadrillak ontzien birziklapena hobetzeko kanpaina abian jarriko du
Aiarako Kuadrillako ingurumen arloa edukiontzi horiaren bidezko ontzien bilketa hobetzeko kanpaina prestatzen ari da. "Ontziak, bai eskerrik asko" lemarekin batera hobeto birziklatzerako aholkuak emango dituen bitxilore izango da kapainaren irudia.
Honen bidez mezu baikorrak luzatu nahi dira, edukiontzi horiaren erabilera areagotu dadin. Bide batez aiaraldeko herritarek egunero egiten duten lana eskertu nahi dute hauek duten sentsibilizazioari esker lortutako emaitzak paregabeak direlako.
Kanpainan zehar garatuko diren ekintzen berri irrati, prentsa, internet eta etxeko buzoien bidez izando dute herritarrek. Gainera hainbat lehiaketa antolatuko dira, partaideen artean gaiarekin lotuta dauden materialak banatuko dira.
Datu baikorrak
Aiarako Kuadrillako herritar bakoitzak 2009an batazbestez 18,04 kg. hondakin laga zituen edukiontzi horian eta 19,5 Kg. 2010ean. Erkidego mailan jasotako datuen gainetik gaude. Euskal Autonomi Erkidegoan %2,14 hazi zen bilketa bi urte hauen artean, gure eskualden %8,09an. Gero eta arinago goaz gure helburuak lortzen.
Kanpaina 2011eko abendura arte luzatuko da eta Ecoembes, ontzien bilketa eta kudeaketarako irabazte asmorik gabeko sistemari esker burutuko du Aiarako Kuadrillak.






