Aiarako Kuadrillaren Gazteria Arloaren helburu orokorrak honako hauek dira:
- Aiara, Artziniega eta Okondo udalerrietan eskualdeko Gazte Planean jasotako udal mailako neurriak, lehentasun eta baliabideen arabera, ahalik eta egokien garatzea.
- Eskualdeko gainerako gazteria zerbitzuekin elkarlanean, eskualdeko Gazte Planean jasotako eskualde mailako neurriak, lehentasun eta baliabideen arabera, ahalik eta egokien garatzea.
Aiarako Kuadrillaren Gazte Plana 2009-12
Aiarako Kuadrillak 2009-05-27an Eskualde Mailako 2009-12 Gazte Plana onartu zuen.Dokumentu gidari horrek Aiaraldeko tokiko administrazioek gazteria arloan jarduteko eremua zehazten du.
Planean jarduera-ildoak arloka sailkaturik deskribatzen dira eta eskualdeko toki-entitateek era koordinatuan baina nork bere aukera eta beharren arabera garatu beharreko helburu eta ekintzen katalogoa proposatzen du.
>> Gaztaroaren eskualdeko plana pdfean deskargatzea
Lotura Interesgarriak
- Arabako Foru Aldundia: www.alava.net/ifj
- Eusko Jaurlaritza: www.gazteaukera.euskadi.net
- Gazteen intereseko informazioa: www.gazteinformazioa.net
- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua: www.egk.org
KONTAKTUA:
Elespide 2, 01476 Respaldiza
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
T. 945 399 122




